XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), eta egunkaria bere eserlekuan utzita badoa agurrik egin gabe;
Eta gizona ez da honez gero etorriko, trenaren abiadura bera ere gutxitzen hasia da; begiratzen du gora, maletegira, joandakoak zer ahaztu...... nahi gabe ere honelakoetan joaten baitzaizkio begiak, eta altxatu denean ikusten du gizona, gizon prestua, señoritua, aulki-laguna, lehen baino dotoreago!, jaka, gorbata eta guzti jantzia, beste aldera doala, lehenengo klaseko wagoira!; harritzen da, baina hala da, gizon bera baita!, eta betiko ohiturari jarraituz maletegira eta gero eserlekuetara begiratzen duenean hartzen du egunkaria, askotan behar baita!, señorituak erregaloz utzia!... eta ikusten du, agur ere egin gabe alde egin duen gizonak utzi duen lekuan, giltza bat....
Ez du bi aldiz pentsatu beharrik, eginak ditu bere buruan erreflejo honen gurpilak, hartzen du eta botatzen poltsikora eta badoa gizonaren atzetik; gehiegi hurbildu gabe, ordea...... beste bat dirudi orain!... jaisten ari da lehen klaseko wagoi dotoretik apain asko, eta hor ditu neska gazte bat eta gizon bat bere zain, eta harrera errespeto handiz egiten diote...